World Federation for Chess Composition-ek (WFCC) urtero antolatzen du, mundu osoan egun eta ordu berean jokatzeko.

  * 2014. urtean urtarrilaren 26an.
  * Gran Hotel Lakua (Vitoria-Gasteiz)




10th International Solving Contest (ISC)




International Solving Contest (ISC) xake problema konposatuak ebazteko txapelketa da eta World Federation for Chess Composition-ek (WFCC) urtero antolatzen du, mundu osoan egun eta ordu berean jokatzeko. 2014. urtean urtarrilaren 26an, igandea, egingo da 11:00etan (Central European Time). Aurreko urteetan bezala, Espainiako parte hartzaileen egoitza Gasteizko Gran Hotel Lakua izango da.

Bi sail egongo dira: bata, eskarmentudun jokalarientzat, eta bertan, rating puntuak lortu ahal izango dira; eta bestea, eskarmentu gutxiko jokalari edo jokalari gazteentzat.

A kategoriako txapelketaren bi txandek seina problema izango dituzte: bat, mate zuzena, bi jokalditan (#2); beste bat, hiru jokalditan (#3) eta beste bat, n jokalditan (#n); gehi, bukaera bat (EG), problema lagundu bat (h#) eta beste bat, alderantzizkoa (s#).

B kategorian ere bi txanda egongo dira, baina txanda bakoitzean launa problema egongo dira, eta A kategoriakoak baino errazagoak izango dira. Txanda bakoitzean jokalariek gehienez bi ordu izango dituzte problemak ebazteko eta txanden artean ordu erdiko atsedenaldia egongo da. Parte hartzeko nahikoa da 2014ko urtarrilaren 23a baino lehen izena ematea, 'rincondelproblema@gmail.com' helbidera idatziz. Adierazi behar da zein kategoriatan parte hartu nahi den.




  - Rakel Romero.






Federación Vasca de Ajedrez - Euskal Xake Federakuntza
  ▪ Dirección: Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)   ▪ Web: www.xake.net - fva@xake.net

  ▪ Edición: AHSI Consulting